Taldea

Ongi etorri!

San Viator Eskaut Taldea (edo SVET) orain dela 50 urte sortu zen, 1968an. Arabako Delegazioko talderik zaharrena da. Betidanik egon da San Viator Ikastetxeari lotua, erakunde babesle eta laguntzaile bezala jokatzen duena.

Aisialdiko heziketako bolondresen mugimenduko parte aktiboa gara. Eraldaketa sozialerako agenteak izateko asmoa dugu, eta horretarako baloreetan oinarrituriko heziketa integralaz baliatzen gara, pertsona bakoitza bere hazkuntzaren parte eginez, aurrerapen pertsonalaren etapa desberdinen bizikide izanez, partekatuz eta gaitasunak bultzatuz.

Erakundeei dagokienez, taldea Mugimendu Scout Katolikoaren (MSC) parte da, hau Espainiar estatuko 50.000 eskaut baino gehiago batzen dituen federazioa delarik. MSC Elizbarruti eta Interrelizbarrutitan antolatzen da. Gu Euskalerriko Eskautak Araba – EEA-ren parte gara (Arabako eskautismoaren elizbarruti-delegazioa), aldi berean Euskalerriko Eskautak – EE-ren parte dena (Euskal Herriko eskaut delegazioa). Erakunde hauek babestu eta laguntzen gaituzte ere.

Eskaut taldea oinarrizko lan-nukleoa da. Baina, jakina, neska-mutil guztiekin ez dugu gauza bera eta aldi berean egiten; hori dela eta, adar izeneko adin-taldeetan banatzen ditugu gazteak, adin bakoitzaren ikaste-prozesura moldatuta daudenak. Jarraian, adar guztiak daude:

Kastoreak: 7-9 urteko neska-mutilak.

Koskorrak : 9-12 urteko neska-mutilak.

Oinarinak: 12-14 urteko neska-mutilak.

Azkarrak: 14-16 urteko neska-mutilak.

Trebeak: 16-18 urteko neska-mutilak.

Gure web-orrialdea ezagutzera animatzen zaituztegu eta, zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jartzera. Edozein ideia, iradokizun edo kritika konstruktibo ongi etorria izango da.