Gurasoen adarrak Argi Berdea proiektua abiatu zuen udako kanpamenduan Vital Fundazioaren laguntzarekin

Uda honetan Gurasoen adarrak, beti bezala, kanpamendua asko lagundu du.

Dakizuen bezala, orain dela pare bat urtetik, adar honi esker, sukalde eta harrasketan ur beroa eduki ahal izan dugu.

Aurten pauso bat haratago joan dira eta gauean txoko komunak argiztatzeko gas eta generadorearen beharra murriztu nahi izan dute. Horretarako adarrak eguzki-energia darabilen LED argiztapen sistema bat diseinatu zuen. Energia egunean zehar biltzen zen bateria batzuetan eta, gauetan, argiztapen garbia geneukan.

Lan honetan Vital Fundazioaren laguntza ekonomikoa izan dugu, eta haiei esker argiztapen hau kanpamenduko hainbat txokotan izateko gai izan gara.

Adarrak argiztapen honen bidez kanpamendu osoa hornitzeko lanetan jarraituko du.

Partekatu!