Hemen duzue kurtso hasierarako eta izen-emateetarako behar duzuen dokumentazio guztia, baita COVID-19arekin zerikusia dutenak ere.
- Jarduera COVID-19ari egokitzeko plana.
- COVID-19 kasu positibo edo kutsatze arrisku kasurako prebentzio eta jarduketa protokoloa.
Dakizuen bezala, izena emateko formulario bat bidali dizuegu. Formulariora igo behar dituzuen dokumentuak hauek dira:
- Izen-emate fitxa.
- Datu medikuen fitxa.
- Baimena.
- Parte-hartze baldintzen onartzea.
- TIS-aren fotokopia (osasun-txartela).
Dokumentuak deskargatzeko haien izenean klik egin dezakezue. Gogoratu PDF editagarriak direla: deskargatu, bete, GORDE (bestela ez dira datu guztiak gordeko) eta formulariora igo behar dituzue.
IZEN EMATE BERRIEI dagokienez, sanviator@eskaut.org helbidera korreo bat bidaltzea eskatzen dizuegu, umearen jaiotze urtea jarriz, itxarote-zerrenda kudeatzu ahal izateko.
Zuek ikusteko irrikatan gaude!