COVID19aren gaineko Euskalerriko Eskautak Arabaren adierazpena

2020ko martxoaren 12a

COVID-19aren garapenaren eta erakundeek luzatutako oharren aurrean, Euskalerriko Eskautak Arabak honako jakinarazpena egin nahi du: 

  • Bere kideen osasuna eta segurtasuna bermatu nahian, Arabako eskaut taldeen jarduera (bilerak, irteerak, asteburuak…) eteko da, hurrengo 14 egunetan zehar. 
  • Etenaldi hau luzatu daiteke, erakundeek honela gomendatzen badute; hala izatekotan, eskaut taldeei eta hauen kideei jakinaraziko zaie. 
  • Erabakia Osasun Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak luzatutako neurriekin bat eginez hartu da
  • Euskalerriko Eskautak Arabak erakundeen ohar guztiak betetzera dei egiten du, birusa sahiesteko edo beste pertsonei ez kutsatzeko. 

Euskalerriko Eskautak Araba delegaritzak mediku eta osasun zentroen lana balioztatu nahi du eta bere kide guztiak arduratsu jokatzera dei egiten du. Azkenik, desinformazioa eragozteko, erakunde publikoek eta hedabideek plazaratzen duten informazioaren berri jasotzea gomendatzen du.

Partekatu!