2019/2020 kurtso hasiera

Kaixo familiak!!

Udako oporrak bukatu dira, kurtso berria heldu da eta eskautok ere martxan jarri gara!!

Lehenik eta behin, GURASOENTZAKO BILERA INFORMATIBOA egingo dugu urriaren 2an, asteazkenean. 20:00etan bilduko gara San Viator ikastetxeko gela urdinean (4. solairuan). Bertan kurtsoaren nondik-norakoak azaldu eta kurtso hasierako asteburuari buruz hitz egingo dugu. Izen-emate fitxak eta gurasoek sinatu beharreko baimenak ere eskuragarri izango dituzue.

Bilera hauek gogo handiz prestatzen ditu Kraalak eta asko eskertzen dugu zuek bertaratzea!

Esan bezala, kurtso hasierako asteburuaren berri bileran emango dugu. Asteburua urriaren 5-6an egingo dugu Orduñan, eta Gazalbideko parkingetik aterako gara 16:00etan. Igandean gurasoek etortzeko aukera izango duzue, eukaristia bat egin eta batera bazkalduko dugulako, baita adarren pasoa egin ere. Ingurumena zaintzeko, igandean gurasoontzako autobusak jarriko ditugu. Goizean 10:30etan aterako da Gazalbidetik eta denok batera 18:00retan itzuliko gara.

Izena emateko adar bakoitzak duen WhatsApp taldean abisatu behar duzue urriaren 2a baino lehen. Mesedez, adierazi ere zenbat guraso joango zareten igandean autobusetan, bai joanean bai etorrian. Ez da umerik igotzen autobusera autorizaziorik ez badu! (Web orrian dituzue eskuragarri).

Besarkada handi bat,

San Viator Eskaut Taldeko Kraala.

Partekatu!