Umeek umeentzat eginiko kartelak

Umeek umeentzat eginiko kartelak

Umeek umeentzat eginiko kartelak

Horrela deitu zioten Erizainak Saharan proiektuko neskek Kastore eta Koskorrekin pasaden larunbatean eginiko ekimenari.

Erizainak Saharan (Enfermeros en el Sahara) erizaintza ikaslez osaturiko talde bat da eta osasun arloko proiektuak egiten dituzte Saharako biztanleria errefuxiatuarentzat. Hemen duzue haien web orria eta facebook-a.

Pasaden larunbatean guregana etorri ziren eta garbiketari buruzko kartelak egiteari ekin zioten Kastore eta Koskorrekin batera (eskuak nola garbitu, nola hortzak garbitu, garbitzeko erabiltzen diren produktuak, nola dutxatu…). Gero kartel hauek Saharara eraman eta hango umeei garbiketaren inguruko formakuntza bat emango diete kartel hauek erabiliz.

Ikusten duzuenez, adar hauek ez dabiltza inoiz geldi eta, mundua aurkitu duguna baino pixka bat hobeto uzteko aukera ikusten badute bereala ekingo diote!!

Gazte hauek esku artean duten proiektua ezagutzera animatzen zaituztegu, benetan interesgarria da!

Argazki gehiago ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.

Partekatu!