Berriztu plataformaren topaketa Azkarrekin

Pasaden larunbatean, otsailak 3an, Azkarrak Berrizturekin izan genuen topaketaz disfrutatu ahal izan zuten. Berriztu gas erauzketaren aurka eta beste eredu energetiko bat sustatzen duen plataforma da; Arabako delegazioa (Euskalerriko Eskautak Araba) honen alde posizionatuta dagoena. Topaketa honetan, gazteek kontsumitzen den energiaren jatorriaren inguruan, gaur egun bizi dugun krisialdi energetikoa eta Araban bizi izan den eta gaur egun gas erauzketei buruzko egoerari buruz gehiago ezagutzeko aukera izan zuten.

EZ ARABAN, EZ INON, GAS PUTZURIK EZ!

Partekatu!