Berriak

Oinarinak EATHINK erakusketan

Orain dela bi asteburu, otsailaren 9an, Oinarinak Montehermoso jauregira joan ziren kontsumo arduratsuari buruz ikastera. Han elikadura burujabetzari buruz eta elikadura ereduaren interdependentzia globalari buruz hausnartu ahal izan zuten, beraiek zer egin zezaketen ikasiz. Erakusketari buruz gehiago jakin nahi baduzue, sartu hemen.


2019-02-19 0

Kurtso bukaerako eta kanpamenuko argazkiak

Iraila da jada eta monitoreok bueltan gara!! Lehenik eta behin arduradunok asteburuan elkartuko gara kurtsoa prestatzeko, beraz gutxi barru berriak izango dituzue! Bitartean, Zuhatzako asteburuaren eta udako kanpamenduaren argazkiak igo ditugu (baita atzokoekin eginiko asteburukoak ere).  Argazkiak ikusteko, egin ezazue klik hemen.


2018-09-12 0

Udako kanpamendua heldu da!

Eguraldi ona heltzen ez den arren, uda da jada, eta horrek esan nahi du… UDAKO KANPAMENDUAREN GARAIA DELA!!! Aurten UBIDEra (Bizkaia) goaz uztailaren 16 eta 28 artean. Hemen duzue gurasoen bileran emandako informazio guztia: Bilerako PowerPoint-a. Kanpamendurako baimena. Gutun informatiboa.  


2018-06-15 0

Mendira irteera familiekin

Gurasoen adarrak denok batera mendira goizeko paseotxo bat ematera joatea proposatzen dizue! Irteera ekainaren 3an izango da, igandean. Aiurdingo portu zaharretik aterako gara 10:00etan Armikelorantz eta 8 km ibiliko ditugu! Norbaitek joateko baliabiderik ez badu, haren adarreko koordinatzailearekin hitz egin dezala, kotxeak antolatzeko! Anima zaitezte!


2018-05-23 0

2018ko Aste Santuko kanpamenduen argazkiak

Berandu bada ere… Aste Santuko Kanpamenduek argazkiak igo ditugu taldeko Fickrrera! Ikusi nahi badituzue, egin click hemen


2018-05-22 0

Zuhatzara goaz asteburu pasa!

Taldearen 50 urteak ondo bukatzen joateko Zuhatzara joango gara asteburu pasa! Beraz, har itzazue zuen pañoletak, bainujantziak, toallak eta txankletak eta etor zaitezte gurekin! Ekainaren 9-10eko asteburua pasako dugu irlan eta autobusa goizeko 9:30etan aterako da Arriagako Parking-etik. Igandean bueltan izango gara 17:00etarako. Gehiago jakin nahi baduzue, hemen duzue gutuna irakurtzeko!


2018-05-21 0

Zozketako zenbaki irabazlea

Maiatzaren bosteko zozketako irabazlea 005 zenbakia izan zen!! Jar zaitezte gurekin kontaktuan zure zenbakia bada!


2018-05-08 0

Trebeak Taizé-ra doaz!

Trebeak Taizé-ra goaz kanpamendutan Euskalerriko Eskautak-eko Trebe guztiekin. Hemen duzue informazio guztia (ordutegiak, zer eraman…). EEk publikaturiko dossierra ere uzten dizuegu hemen, Taizén zer aurkituko dugun ondo ondo azaltzen duena, oso leku berezia baita!! Taizéko webgunera ere jo dezakezue informazio bila: http://taize.fr 28AN, ASTEAZKENEAN, JOANGO GARA!! 19.15-ETAN GERATU GARA ARRIAGAKO PARKINGEAN!! Trebeak beti prest!


2018-03-28 0

Aste Santuko kanpamenduen informazioa

Kaixo Gurasoak!! Hemen duzue adar bakoitzak Aste Santuko Kanpamenduei buruz emandako informazio guztia: KOSKORRAK OINARINAK AZKARRAK


2018-03-22 0

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar