Asanblada eta Bizilagunez beteriko asteburua

Asanblada eta Bizilagunez beteriko asteburua

Asanblada eta Bizilagunez beteriko asteburua

A zer nolako asteburua izan genuen monitoreok!

Azaroaren 18an, larunbatean, EEAko taldeekin asanblada egin genuen (Los Ángeles, Amurrio, La Esperanza eta Berri Bide) Samaniego ikastetxean. Ideiak, proiektu eta lanak partekatzen eta kurtso berriaren plangintza egiten egon ginen egun osoan.

Igandean, gainera CEAR-ek antolatutako BIZILAGUNAK ekimenean parte hartu genuen. Araba osoan gizartearen aniztasunaren alde gaudela aldarrikatzeko, herrialde eta kultura desberdinetako 1000 pertsona baino gehiago elkartu ziren mahai inguruan bazkaria eta esperientziak elkarbanatzen zituzten bitartean. Gu Ghanako mutil batzuekin egon ginen eta ederki pasatu genuen: futbolean jolastu, dantzatu eta asko hitz egin genuen. Espero dugu laster elkar ikustea!

Partekatu!